2. ARIKETA
Kurtsoko lehenengo ariketa baluartearen esplandan kokatu zen, Baionako hiriko toki estrategiko eta sinboliko batean. Kurtsoko hurrengo ariketak hiriaren hegoaldean garatuko dira, Errobi ibaia (Nive), harresiak, berrerabilitako eraikin militar eta Pelletir kalera ematen duten etxebizitzen artean. Arsenal edo armategi izenarekin ezagutzen den lekua da hau. Gaur egun, bertako eraikinek izaera eta eduki militar argiak dituzet. Eraikin hauetako batzuk berrerabiliak izan dira artxibo ofizial moduan eta beste batzuk berriz, Nive unibertsitate kanpusaren parte dira.
Bigarren ariketa bezala, inguruaren ordenazioa proposatzen da. Aipatutako Nive unibertsitate-kanpusaren handitze bat proposatzen da etxebizitzak, egoitza eta irakaskuntzarako eraikin berrien bitartez. Zabalkuntzak, ordenazioaren programa barneratuko du eta bere egiturak hiriarekiko erlazioa kontutan izango du.
ORDENAZIOA
Ariketaren helburua eraikin berri batzuk txertatuz kanpusa handitzea bada, hauen erabilerak bi arlo nagusitan banatzen dira. Alde batetik bizitegi funtzioa dutenak eta bestetik irakaskuntza arloa betetzen dutenak.
Irakaskuntzako bi eraikin eta bizitegi funtzioa duten beste bi proposatzen dira. Kanpusaren berregituratze bat izango da emaitza, antolamendu berri honek espazio publiko berrien eratzea dakar eta honen berridazketa. Komunikazioak, oinezkoen edo ibilgailuen erlazioa, azken finean kanpus berriaren antolaketa egoki baten bila gabiltza.
Programan adierazitako eraikinez gain, eraikin osagarriak beharrezkoak direla ulertzen bada, ikaslearen esku dago programa berriak proposatzea.
PROGRAMA ETA AZALERAK
a) BIZITEGI ERAIKINAK
_50 IKASLE ETA 10 IRAKASLERENTZAKO ETXEBIZITZAK
Azalera ezberdineko etxebizitzak proposatzen ditugu, 40 eta 80 m2 tarteko etxebizitzak izan bharko dira disposizioa libre izanik. Etxebizitzak bizikleta, moto, eta kotxeentzako aparkalekuak izango dituzte. Espazio komunak (TB aretoa, irakurketa gelak, gela ludikoak...) garrantzi berezia izan beharko dute programaren antolaketan.
_180 IKASLE ETA 20 IRAKASLEENTZAKO EGOITZA
60 logela bikoitzak
60 logela banakakoak
20 logela-estudio
EREMU AMANKOMUNAK
-jangela, self-service eta sukaldeak
-liburutegia, irakurketa gela, ikasketa gela
-egongela, TB gela, aisialdirako gunea
-balioanitzeko aretoa (kontzertuak, konfrerntziak, antzerkiak...)
-gimnasioa
-garbitegia
-komunak, atondurak
-zuzendariaren etxebizitza
b) IRAKASKUNTZAKO ERAIKINAK
-500 IKASLERENTZAKO ARKITEKTURA GOI ESKOLA TEKNIKOA (azalera 4000m2 inguru)
-Teoria gelak
-Tailerrak
-Marrazketako gelak
-Liburutegia
-Informatika zentroa
-Maketa tailerra
-Administrazio bulegoak
-Seminarioak
-Areto nagusia
-Kafetegia
-...
_150 IKASLERENTZAKO PAISAIA ETA LORAZAINTZAKO ESKOLA (azalera 1500 m2 inguru)
Eraikina: 1500m2
Negutegi, haztegi eta urmaelak: 1500m2
-Teoria gelak
-Tailerrak
-Laborategiak eta hazitegiak
-Seminarioak
-Areto nagusia
-Liburutegia
-Adminsitrazio bulegoak
-Informatika zentroa
-Kafetegia
-...