lunes, 12 de septiembre de 2011
1. BAKARKAKOA_place du reduit (Vauban)
1. ARIKETA
PLACE DU REDUIT -EN BERREGITURAKETA
SEBASTIEN LE PRESTRE DE VAUBAN (1633-1707)-RI OMENALDIA
Reduit plaza, bere konkapen estrategikoa dela eta oso toki garrantzitsua izan da beti Baiona hiriaren defentsa sisteman, Nive eta Adour ibaiak elkartzen diren puntuan kokatzen bait da. Leku honetan, Gran Bayonne elkartzen zuten zubiak elkartzen ziren, Borc Bau -burgu berria, gaur egun Petit Bayonne bezala ezagutzen dena- eta Saint Esprit errebala elkartuaz. Era berean, Nive-rako sarrera babesten zuen. Kokaleku honek beti eskatu ditu defentsarako obrak, hasiera batetan, Saint Espirit erdi aroko dorrea eraiki zen, -bertatik Nive ibaia itxitzeko kateak esekitzen ziren-. Harresi zintaren konplexitatea hazten zijoan arabera, lekua garatuz doa eta bertan du Reduit izeneko bastioi bat eraikitzen da, gotorlekurako bat, Adour ibaietik hirirako sarrera oraindik eta gehiago babesteko balioko duena. Honen gainean, Porte de France edo de Saint Espirit delakoa ireki zen. Bastion du Reduit gune hau, 1909 urterarte mantenduko da. Urte horretan eraitsi egiten da gaur egun dagoen Place du Reduit espazioa osatuaz. Bi ibaien elkargunera irekitzen den plataforma honetan Lavigerie kardinalari eskeiniriko estatua aurki dezakegu. Azken finean, gaur egun plaza aurkitu dezakegun moduan, esanahi urbano gutxiko espazio bat dela esan dezakegu, interes gehiegirik ez duen espazio ireki bat.
Ariketa honetan, aipatutako espazioari aldaketa nabarmen bat egitea proposatzen da, kokapenaren garrantzia eta historia urbanoarekin bat datorren proiektu bat eskatzen da. Espazioa, Sébastien Le Prestre de Vauban-en memoriari dedikatuko zaio. Vauban, alderdi askoko pertsonaia da, ingeniari militarra, gai desberdinak tratatu zituena, beste askoren artean, politikoak, ekonomikoak eta agronomikoak. Garrantzi handikoa izan ziren Luis XIV-ren fortifikazioen arkitekto bezala egin zituen lanak, frantziar hiri ezberdinen garapen urbanoan eragin handia izan zuelarik XVII. mendearen bigarren erdialdean. 1680 urtetik aurrera Baionako harresien berregituraketan lan egin zuen, baita Zitadelaren eraikuntza burutuz. Vauban-ek Baionan izan zuen esku-hartzea, bere historia urbanoan garai erabakigarri eta esanguratsu bat izatera iritsi da. 3300 m2 inguruko azalera eta geometria irregularra duen gune berezi honek, Vauban-en monumentuari lagunduko dien beste erabilera batzuk proposatzen dira. Turismo informaziorako bulegoa, terrazadun kafetegia eta komun plublikoak kokatuko diren pabilioi bakar edo bilduma bat diseinatzea eskatzen da.
PROGRAMA:
- Memoriala-Vaubaneri monumentua...............................................
- Turismo informaziorako bulegoa....................................................80 m2
- Taberna-kafetegia............................................................................150 m2
- Komun publikoak..............................................................................30 m2
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario